Batzordeak 382,7 milioi euro eman ditu REACT-EB-ren 2022ko zatiaren esparruan, Espainiari suspertzen laguntzeko, bai eta trantsizio digital eta ekologikoa egiten laguntzeko ere.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren esparruko finantzaketa hau gehitu zaie 2014-2020 aldiko hamabi programa operatibori, osasun-sistemei COVID-19aren pandemiaren aurkako borrokan laguntzeko, eta trantsizio ekologikoan eta digitalean inbertsioak egin daitezen errazteko. Nafarroan, 13,9 milioi euro inbertituko dira hezkuntza-azpiegiturak berritzeko 5 500 ikaslerentzat, osasun- eta gizarte-zerbitzuak indartzeko, Nafarroako trantsizio klimatikoa bultzatzeko mugikortasun jasangarrian inbertituz, eta trantsizio digitalari laguntzeko, konektibitate digitala areagotuz eta zerbitzu publikoen digitalizazioa hobetuz.

Gehiago irakurri