Urtarrilaren 18an, PRIMAk (Partnership for Research and Innovation in the Mediterranean Area) mintegi bat antolatu zuen 2022rako Urteko Lan Programa aurkezteko. Programaren oinarria da berrikuntza- eta ikerketa-estrategia bati jarraitzea lau sektoretan: uraren kudeaketa, nekazaritza-sistemak, nekazaritzako elikagaien balio-katea eta lotura tematiko bat. Gainera, programa horri lotutako deialdiak aurkeztu zituen.
Programaren xehetasun guztiak ezagutzeko, begiratu informazio-fitxa hau; Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzak egina da, EUROPE DIRECT Navarra/Nafarroarekin lankidetzan.