Batzordeak asmo handiko ekimenak aurkeztu ditu gaur, ozeano garbiagoa, osasungarriagoa eta seguruagoa sustatzeko. Ekimen horiek Frantziak Bresten antolatutako “Ozeano bat” goi bilerarako EBk egin dituen ekarpenetako batzuk dira, eta ozeanoen erronkei erantzun globala emateko orduan EBk duen lidergoaren erakusgarri dira.

Goi bileran izan duen hitzaldian, Von der Leyen Europako Batzordeko buruak ozeanoak zaintzeko eta biziberritzeko funtsezko hiru lankidetza ekimen iragarri ditu: itsas zabaleko biodibertsitatea babesteko nazioarteko koalizio berri bat,  ozeanoaren % 95 hartuko duena; proiektu informatiko handi bat, ikertzaileek mundu osoko ozeanoen simulazio digitalak egin ahal izan ditzaten; eta hemendik 2030era arte EBk gure ozeanoa eta gure urak lehengoratzeko ikerketa abian jartzea.

Gehiago irakurri