Aierdi lehendakariordea Pirinioetako Mahaiko eta toki entitateetako ordezkariekin bildu da etxebizitza publikoen birgaitzeen igoeraren inguruan eta Nasuvinsarekin hitzarmenak izateko aukerak azaltzeko

Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordeak gaur arratsaldean Ariben azaldu duenez, Foru Gobernuak Nafarroa osoan alokairu babestuko etxebizitzen eskaintza zabaltzearen aldeko apustua egin du, udal titulartasuneko landa-eraikin publikoak birgaitzeko diru-laguntzak handituz eta Nasuvinsarekin hitzarmen bat egiteko aukera eskainiz. Nasuvinsa kudeatzeaz arduratuko litzateke eta tokiko ekarpena guztizko kostuaren % 15ean finkatuko luke.

Gehiago irakurri