Chivite Lehendakariak gidatutako bileran 2018-2019 Ekintza Planaren eguneratzea landu da; proposatutako ekintzen %78 gauzatu dira
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko Lehendariak lan-saio bat zuzendu du. Bertan, Foru Gobernuak, Osasun Departamentuak koordinatuta, eta inplikatutako toki eta gizarte erakundeek 2017-2022 Zahartze Aktibo eta Osasungarriaren Estrategiari berrekiteko urratsak eman dituzte, 2030 Agendaren eta Zahartze Osasungarriaren Hamarkadaren (2021-2030) helburuen esparruan.