Kudeaketarako plataformak Nasuvinsaren 230 pisuren jarraipena egiten du, eta datu tekniko horiek erabiliko dira proiektuan
Nafarroako Gobernuak, Nasuvinsa sozietate publikoaren bitartez, Alemaniako Passivhaus Institutuarekin elkarlanean arituko da energia efizientzia altuko eta jasangarritasun irizpideekin eraikitako etxebizitza parke publikoaren benetako bilakaera ikerketa tekniko-zientifikoa egiteko. Kontuan hartuko dituen etxebizitza kopuru eta ezaugarriengatik Europan gauzatuko den lehen ekimenetarikoa izanen da.