Nafarroako 5 ikaslek eta Akitaniako 5 ikaslek parte hartu dute mugikortasun ziurtatzailean. FORMA NAEN proiektuaren barruan programatutako jarduera da, POCTEFA Programak kofinantzatuta. Horrela, DONAPEA zentroko ikasleak klasera joan dira Baionako Chambre de Métiers et de l ‘Artisanat ikastetxean, eta gainazalak berdindu eta prestatzeko heziketa-zikloko konpetentzia-blokearen baliokidea ikasi dute. Era berean, Baionako 5 ikasle DONAPEAren ikastetxera joan dira.
Forma NAEN izeneko proiektu hau – « Euroeskualdeko lan merkatuan lanbideratzeko mugaz gaindiko formazioaren garapena » – INTERREG POCTEFA (DG REGIO) deialdiak hautatu eta diruz lagunduriko europar proiektua da, proiektuaren %65 europar funtsek finantzatzen dute eta 746.875,68 euroko aurrekontua du, zergak barne. POCTEFA proiektuak Espainia-Frantzia-Andorra inguruko integrazio ekonomikoa eta gizarteratzea indartzea ditu helburu. Mugaz gaindiko ekonomia, gizartea eta ingurumenari zuzenduriko ekintzak babesten ditu, lurraldearen garapen jasangarria sustatzeko estrategia komunen bidez.