Chivite lehendakariak eta Escrivá ministroak Foru Komunitatearen eta Estatuaren arteko lankidetza-hitzarmena aurkeztu dute, Next Generation EU funtsek finantzatua.

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Jose Luis Escrivá Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa hartu du gaur eguerdian Nafarroako Jauregian. Bertan, besteak beste, AUNA proiektua landu dute, gizarteratzeko ibilbide integratuei buruzkoa. 5,8 milioi euro bideratu dira proiektu horretara, eta helburua Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera eta/edo Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzea da, baita Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera transferitzea ere. Ministroaren hitzetan, gertaera hori “berehalakoa” da.

Gehiago irakurri