Datorren ostiralean, otsailak 18, sare, foro eta elkarte estrategikoei buruzko ekitaldia eginen da. Nafarroako Gobernuak EBn duen Ordezkaritzak antolatu du, Nafarroako EUROPE DIRECT-ekin lankidetzan. Online ekitaldi bat izanen da, 11:00etatik 12:30era, eta edonor inskriba daiteke.
Bertan parte hartuko dute honako hauek: Ana Ollo – Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria; Beatriz Irala – Nafarroako Gobernuak EBn duen Ordezkaritza; Tomislav Pinter – Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusia (DG REGIO, Europako Batzordea); Mikel Apesteguia – Europako programa eta elkarteen kudeatzailea (ADITECH); eta Sergio Pérez García – Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia. Jardunaldian, Nafarroatik parte hartu dutenen esperientzien mahai-ingurua eginen da. Bertan arituko dira honako hauek: Delia Sola – Nafarroako Gobernua (TBC), Nancy Tarjenian – Head of Industrial Transformation Cluster (AIN) eta Damiana Maiz – I+G proiektuen koordinatzailea (INTIA).