Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak Europako sareetan Nafarroak duen partaidetzaren mapa aurkeztu du Europako sare, foro eta lankidetza estrategikoei buruzko online ekitaldi batean.

Gobernuak edo haren sozietate publikoek zuzenean parte hartzen duten hainbat sektoretako Europako 82 sare estrategikotan dago Nafarroa. Ikerketa-zentroek, unibertsitateek, zentro teknologikoek eta Nafarroako Berrikuntza Sistemako (SINAI) beste eragile batzuek ere sare estrategiko horietan lan egiten dute.

Gehiago irakurri