Datuen Legea: Batzordeak neurriak proposatzen ditu datuen ekonomia bidezkoa eta berritzailea lortzeko
Batzordeak arau berriak proposatzen ditu EBn sortutako datuak sektore ekonomiko guztietan nork erabil ditzakeen eta datu horiek nork eskura ditzakeen jakiteko. Datuen Legeak ingurune digitalean ekitatea bermatuko du, datuen merkatu lehiakorra sustatuko du, enpresei aukerak emanen dizkie eta datuak irisgarriagoak izanen dira guztientzat.
Zerbitzu berriak ekarriko ditu, berritzaileak eta prezio lehiakorragoetan, saldu ondoko zerbitzuetarako eta konektatutako objektuen konponketarako. Batzordearen datu-estrategiaren azken osagai horizontal horrek funtsezko zeregina izanen du eraldaketa digitalean, 2030erako helburu digitalekin bat etorriz.