Eskubide Sozialetako Departamentuak hiru deialdi bultzatu ditu Berreskurapen eta Erresilientziarako Mekanismoaren Europako funtsekin.
Eskubide Sozialetako Departamentuak, Nafar Lansare -Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez, enplegu-politika aktiboak bultzatzeko diru-laguntzen hiru deialdi berri atera ditu. Laguntza horiek Europako MRR funtsekin sustatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan daude, eta 2022rako 7,5 milioi euroko aurrekontua dute. Aurreikuspenen arabera, gainera, aurrekontua 11 milioi eurokoa izango da 2023an.