Batzordeak gaur iragarri du 110 milioi eurotik gorako inbertsioa eginen duela, ingurumena eta klima babesteko LIFE programako hainbat proiektu integratutan. Proiektu horiek 2020an egin zen proposamenetarako deialdi batetik hautatu ziren.

Proiektuek COVID-19 pandemiaren ondoren berreskuratze ekologikoari lagunduko diote, eta bat datoz Europako Itun Berdearen helburuekin: EBren neutraltasun klimatikoa lortzea eta 2050erako Batasunak inolako kutsadurarik ez izatea. Europako Itun Berdearen funtsezko helburuak lortzera bideratutako neurrien adibideak dira, EBk biodibertsitatearen gainean 2030. urtera bitartean gauzatu nahi duen estrategiaren eta Ekonomia Zirkularrerako EBren Ekintza Planaren esparruan.

Gehiago irakurri