Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziak aurrera jarraitzen du, eta oraindik gomendiorik eman ez duten Europako herritarren bi panelek otsailean amaitu behar dute beren lana.

Lehenbizi, “EB munduan/migrazioa” panela eginen da otsailaren 11tik 13ra Maastrichteko (Herbehereak) Administrazio Publikoaren Europako Institutuan.

Bigarrenik, “Ekonomia indartsuagoa, justizia soziala eta enplegua / Hezkuntza, kultura, gazteria eta kirola / Eraldaketa digitala” izeneko panela otsailaren 25etik 27ra bitartean eginen da Dublingo (Irlanda) Nazioarteko eta Europako Gaien Institutuan.

Horien gomendioak eztabaidatuko dira konferentziak ondoren eginen duen osoko bilkura batean.