Asmo handiko erronka da, baina Europar Batasunak konpromiso sendoa du harekin: eraldaketa digitala 2030erako. Eraldaketa digital hori gidatzeko, Europako Batzordeak Iparrorratz Digital bat diseinatu du, lau puntu kardinalekin: enpresen eraldaketa digitala, zerbitzu publikoen digitalizazioa, ahalduntze digitala eta, azkenik, azpiegitura digital seguru eta jasangarriak.
Trantsizio digital horren norabideari eusteko, Europako Batzordeak Hamarkada Digitaleranzko Bidea sortu du, ezarritako helburuak betetzen direla bermatuko duen gobernantza-esparrua. Ibilbide-orri hori Europako Batzordearen eta estatu kideen arteko urteko lankidetzan oinarrituko da.