2022a Gazteen Europako Urtea da, gazteei eskainitako urtea, ozen hitz egin dezaten eta ahots propioa izan dezaten, parte har dezaten eta Europaren etorkizunarekin konpromisoa har dezaten; Ikasteko urtea dugu hau, eta elkarri entzutekoa ere bai.
Ideia horiek gizarteen motorra direla sinetsita, gazteak animatu nahi ditugu ahalduntzera, etorkizuneko Europar Batasunak nolakoa izan beharko lukeen irudikatzera eta ideiak hausnarketa saiakera laburretan islatzera. Gaztea bazara eta 14 eta 30 urte bitartekoa bazara, proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, aldaketa eragiteko dituzun ikuspegiak argudio sendo eta originalen bidez parteka ditzazun.