Europako Parlamentuko kideen ordezkaritza bat Ukrainara joanen da aste honetan informazioa biltzeko; halaber, eurogunearen egoera eta emakume afganiarren egoera eztabaidatuko dira.

Emakume afganiarrak

Europako Parlamentuak Bruselan duen egoitzan “Emakume afganiarrei buruzko Jardunaldiak” eginen dira asteartean eta asteazkenean. Goi-mailako konferentzia horretan, Sajarov sariaren 2021eko finalistek, Europako Parlamentuko kideek, Batzordeko eta NBEko ordezkariek eta nazioarteko beste erakunde batzuek agerian utziko dute emakumeen egoera Afganistanen, iaz talibanek boterea berreskuratu ondoren, kezkatzeko modukoa dela.

Gehiago irakurri