Nafarroako enpresa nazioartekotuen PIN komunitatea Nafarroako 2021-2022 Nazioarteko Planaren (NNP4) parte da. Plan hori Nafarroako Gobernuak Nafarroaren eta haren enpresen nazioartekotzea bultzatzeko duen tresna da. Tresnaren helburu nagusia da Nafarroako ohiko enpresa esportatzaileen oinarria handitzea; ohiko enpresa esportatzailetzat jotzen da gutxienez azken 4 urteetan jarraian esportatu duena.
Testuinguru horretan, Nafarroako Merkataritza Ganberak Nafarroako enpresen komunitate horren hileko networking saioak inauguratu ditu: hilabete bakoitzeko azken asteartean izanen dira, 17:00etan, bere plataformaren bidez. Otsailaren 22ko saioan, enpresa askorentzat interesgarria den gai bat landuko dute: Brexiten balantzea, Erresuma Batua Europar Batasunetik atera zenetik urtebete betetzen denean, eta aurten indarrean jarriko diren berritasunak.