Europako Batzordeak bi ekimen berri onartu ditu goi-mailako irakaskuntzaren arloan. Espero da Unibertsitateetarako Europako Estrategia eta Batzordearen proposamen bat (Europako goi-mailako hezkuntzaren arloan lankidetza eraginkorrerako zubiak eraikitzeari buruzko Kontseiluaren gomendio baterako) lagungarriak izanen direla Europako unibertsitateentzat, posizio ezin hobean baitaude Europar Batasun ekologikoago, inklusiboago eta digitalago bat lortzeko.

Unibertsitateetarako Europako Estrategiak Europako unibertsitate guztiak babestu eta gaitu nahi ditu, blokearen erresilientzian eta suspertzean lagun dezaten, lau helburu proposatuz. Hauek dira:

  • Goi-mailako irakaskuntzaren eta ikerketaren alderdi europarra indartzea.
  • Unibertsitateen itsasargi lana sendotzea, honako hauetan zentratutako ekintzekin: karrera akademikoak eta ikerketakoak, etorkizuneko karrerak, aniztasuna, inklusioa, jardunbide demokratikoak, oinarrizko eskubideak eta balio akademikoak.
  • Unibertsitateak indartzea trantsizioen aldaketaren eragile gisa.
  • Unibertsitateak indartzea, EBren mundu-mailako lidergoa eta eginkizuna bultzatzeko.

Gehiago irakurri