Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak 2022rako eta 2023rako Nafarroako Gobernuak Bruselan duen bulegoan prestakuntza hartzeko beka baten deialdia onetsi du.

Hauek dira beka horren helburuak (hilean 1450 euro gordin ordainduko dira):

  • Gazteen prestakuntza sustatzea, zehazki, kanpo ekintzaren arloan.
  • Europari buruzko ezagutza praktikoa hobetzea Nafarroako Gobernuaren Bruselako Bulegoan.
  • Europar Batasuneko erakundeen funtzionamenduari, instituzioei, politikei eta ekintzei buruzko ezagutza hobetzea.
  • Bruselako bulegoaren ohiko lanetan parte hartzea eta haren zeregin teknikoetan laguntzea: informazioa bilatzea eta materiala eta dokumentazioa prestatzea, Europar Batasuneko erakunde eta organoen bilera edo biltzarretara joatea eta txostenak, buletinak eta abar prestatzen laguntzea.
  • Nafarroa Europar Batasunaren barruan egoteak dakarren guztiari buruzko ezagutza praktiko zabala sendotzea.

Kontsultatu betekizunak, baldintzak eta aurkezteko modua eta tokia esteka honetan:

Informazio gehiago eta baldintzak