Ukraina Errusiak inbaditzearen ondorioz elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren egoera larriagotu egin dela kontuan hartuta, EBk areagotu egin du Afrikako herrialde kideekiko konpromiso politiko eta finantzarioa. 2022an, guztira, 554 milioi euro erabiliko dira Sahel eta Txad lakuko eskualdeetako elikagaien segurtasuna handitzeko; izan ere, eskualde horietan milioika pertsonak zailtasun larriak dituzte eta haien egoerak okerrera egin dezake.
EBren laguntza Sahel eta Txad lakuko eskualdeetako elikadura-segurtasunari buruzko goi-mailako ekitaldian iragarri da, eta EBk, Sahel eta Mendebaldeko Afrikako Klubak eta Elikagaien Krisien Aurkako Munduko Sareak elkarrekin antolatu dute. Hala, batetik, erantzun humanitarioa ematen da, eta, bestetik, Burkina Faso, Kamerun, Txad, Mali, Mauritania, Niger eta Nigeriako elikadura-segurtasunik ezaren arrazoi sakonei buruzko lanari bultzada ematen zaio.