EBko Aste Berdea aukera bat da urtero, Europako ingurumen politika eztabaidatzeko erabakiak hartzen dituztenekin, ekologista nagusiekin eta Europako eta Europatik kanpoko alderdi interesdunekin. Aurtengo edizioak Europako Itun Berdea du ardatz, hau da, EBren hazkunde jasangarri eta eraldatzailearen estrategia, Europa 2050erako klimatikoki neutroa izan dadin eta baliabideak modu eraginkorrean erabil ditzan.
EBko 2022ko Aste Berdea 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 5era izanen da. Maiatzaren 31ko ekitaldi hibrido nagusiak eraldaketaren hiru alderdi garrantzitsu jartzen ditu jomugan: ekonomia zirkularra, zero kutsadura eta biodibertsitatea. Astean zehar, gaiari buruzko ekitaldiak eginen dira Europa osoan zein Europatik kanpo.