Baliteke sigla horiek nonbait ikusi izana. Agian baten bat entzun duzu Europar Batasunak antolatzen duen konferentzia bati buruz hitz egiten. Edo, agian, aurreko guztia ezezaguna da zuretzat. Nolanahi ere, gida honen helburua da Nafarroako gazteei edo Foru Komunitatean bizi direnei Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziari buruz sortzen zaizkien zalantza guztiak argitzea.
Hitz gutxitan esanda, adimen kolektiboari, herritarren parte-hartzeari eta demokraziari dagokienez Europa osoan egindako ariketa handiena da. Alajaina!
Bide batez, jakizue laburdura ingelesezko izenaren akronimoa baino ez dela: Conference on the Future of Europe.