Europako Eskualdeetako Lantaldeak (CDR) eta Europako INTERACT programak (Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatua) mugaz gaindiko turismoari buruzko konferentzia bat antolatu dute maiatzaren 10erako, CDRk Bruselan duen egoitzan. Bertan azalduko dira Interregek bultzatzen dituen mugaz gaindiko lankidetza-eredu berriak, nabarmentzen ari diren eragileak, eta ikertuko dira mugaz gaindiko turismoko eskualde-estrategia posibleak.
Ekitaldia aurrez aurrekoa zein online izanen da, eta interpretazioa frantsesez, ingelesez, alemanez, gaztelaniaz, italieraz eta hungarieraz eginen da. Izen-emateak irekita daude lotura honetan 2022ko maiatzaren 1era arte.
Hemen kontsulta dezakezu ekitaldiaren programa osoa.