Topaketan, Chivite Lehendakariak Foru Exekutiboak konektibitate, inklusio digital eta eguneratze teknologikoaren arloan egindako jardueren berri eman die.
Ordezkaritza honako hauek gidatzen dute: batzordeko lehendakariordea, Maria Grapini eurodiputatu errumaniarra; eta Maria da Graça Carvalho (Portugal), Adriana Maldonado (Espainia) eta Virgine Joron (Frantzia) eurodiputatuak, baina azken hori ez da harreran izan agenda-arrazoiak medio, gainerako bisitan parte hartuko badu ere.
Eurodiputatuei eta Parlamentuko gainerako ordezkaritzari Nafarroako Jauregian egin diete harrera Foru Gobernuko ordezkariek, Chivite Lehendakaria buru zutela. Harrera ofiziala Tronuen Aretoan egin dute eta digitalizazioari buruzko bilera Foru Administrazioan. Ondoren, Chivite Lehendakaria eta Maria Grapini eurodiputatua prentsaurrekoan agertu dira.