Gaur Nasuvinsa-Lursareak antolatutako tailerraren ondorioak Irlanda, Polonia eta Holandakoei gehituko zaizkie, eskualde arteko lankidetza eta kohesioa bultzatzeko ESPON IRIE proiektuaren baitan
Nasuvinsa sozietate publikoari atxikitako Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Agentziak (Lursarea) lan-tailer bat antolatu du gaur Iruñean politika publikoen arduradunekin, Nafarroako ikuspegitik, kanpoko ekintzek edo krisi-egoerek eskualdeen arteko fluxuetan izan ditzaketen ondorio sozial eta ekonomikoak aztertzeko.