Egunerokotasunerako baliagarriak diren trebetasun digitalak eskuratzeko prestakuntza hauetarako plazak daude oraindik betetzeke
Tuterako Ikastetxe Bateratu Politeknikoak Oinarrizko Gaitasun Digital Pertsonalei eta Administrazio Elektronikoari buruzko lehen ikastaroa egingo du gaurtik aurrera. Ikastaroa inguruko enplegu-eskatzaileei zuzenduta dago eta emakume langabeei emanen die lehentasuna. Prestakuntza hau doakoa da, eta martxoaren 14tik uztailaren 15era bitartean ikastetxe honek utzitako ikasgelan emango diren 10 ekintzetatik lehena da, Nafar Lansare- Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatuta.