Aierdi lehendakariordeak nabarmendu du landa-inguruneetan mugikortasuna eta garapen iraunkorra bultzatzen lagunduko duela, Lursareak Pirinio Atlantikoekin batera sustatutako Europako Bicimugi proiektuari esker

Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko titularrak iragarri duenez, Foru Erkidegoa udaberri honetan lotuko da, landa-eremuan kokatutako bizikleta-bide berri baten bidez, EuroVelo bizikleta-ibilbide handiekin, Aezkoako haranaren eta Agoitzen arteko 57 kilometroko zatia egokitzeko lanak amaitu ondoren. EuroVelo bidearen Nafarroako trazadura aztertu eta definitu ondoren, hau da Lursarea, Lurraldearean eta Iraunkortasunaren Nafarroako Agentziak, Nasuvinsari atxikiak, antzinako landa-bideak lotuz diseinatu dituen 200 kilometro inguruko ibilbideari (Iratiko bidea barne) egiten zaion lehen jarduketa.

gehiago irakurri