Batzordeak 225 proiektu onetsi ditu gaur Laguntza Teknikoko Tresnaren esparruan, estatu kideei erreformak prestatzen, diseinatzen eta aplikatzen laguntzeko, administrazio publiko moderno eta erresilientearen, hazkunde jasangarriko estrategien eta ekonomia erresilienteen alde, eta, aldi berean, egungo eta etorkizuneko krisiei aurre egiteko gaitasuna hobetzeko. Suspertze eta erresilientziarako plan nazionaletan ere zenbait erreforma-proiektu daude.

Proiektuak guztiz bat datoz Batzordearen funtsezko lehentasunekin. Laguntza Teknikoko 2022ko Tresnak estatu kideei lagunduko die trantsizio ekologiko eta digitalaren aldeko erreformak diseinatzen eta aplikatzen, bai eta administrazio publikoen gaitasun operatiboa eta efizientzia hobetzen ere.

Gehiago irakurri