Nafarroako Gobernuak sustatutako enpresa-parkeak hartuko du konpainiak barazkiak eta frutak biltegiratzeko eta manipulatzeko erabiliko duen nabea, berrogeita hamar lanpostu zuzen sortuko dira
Frigoríficos Falcón S.A. enpresak Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriaren (CAT) alde egin du manipulazioko eta logistikako barazki- eta fruta-biltegi berria eraikitzeko. Andosillan egoitza duen enpresa horrek 3 milioi euro inguru inbertituko ditu proiektu horretan, eta 50 lanpostu zuzen inguru sortzea espero du. Nafarroako Gobernuak sustatutako enpresa-parkean egindako inbertsio berri bat da.