Lisboa eta Olorongo gazteek Iruñeko Navarro Villoslada BHIko ikasleekin Europako memorien inguruko proiektua garatu dute

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak ikasle talde bat hartu du gaur goizean Nafarroako Jauregian, Totalitarismos y Memorias (TOTEM) proiektuan parte hartu duten 5 irakaslek lagunduta. Erasmus+ proiektuan Lisboako, Oloron-Sainte Marieko (Frantzia), Vienako eta Iruñeko bost ikastetxek parte hartzen dute duela bi urtetik. Oraingo honetan, Navarro Villoslada BHI izan da Oloronen Lycée Jules Supervielle, Collège Tristan Derême eta Lisboako CED Nª Srª Conceição-Casa Pia taldeetako ikasleen anfitrioia. Navarro Villloslada BHIk Memoriadun Eskolak programan parte hartzen du TOTEM proiektu honekin.

Gehiago irakurri