Kontseiluak Erabaki bat hartu du, eta haren bidez baimena eman du pandemien aurkako prebentzioari, prestakuntzari eta erantzunari buruzko nazioarteko itun baten negoziazioak has daitezen. Erabakiak, bestalde, bidea zabaltzen du Nazioarteko Osasun Erregelamenduaren zuzenketa osagarriak negoziatzeko.
Erabaki horrek baimena ematen dio Batzordeari –Batasunaren eskumenekoak diren gaietan– pandemien aurkako prebentzioari, prestakuntzari eta erantzunari buruzko nazioarteko akordio bat negoziatzeko. Erabakiaren eranskinean, negoziazioaren gidalerroak agertzen dira, eta bertan akordioaren xedeak eta printzipioak daude adierazita. Negoziazioaren gidalerroak berrikusten eta garatzen ahalko dira, negoziazioaren bilakaerak hori egitea eskatzen duenean.