Ordezkari politikoa zara EBko herri edo eskualde batean, eta 1982ko urtarrilaren 1aren ondoren jaio zinen? Prest zaude sareak sortzeko, jardunbide egokiak trukatzeko, EBren legeriari eta finantzaketa-aukerei buruzko informazioa lortzeko, Europako Eskualdeetako Lantaldearen lanari laguntzeko eta Eskualdeetako Lantaldeko kideekin nahiz tokiko, eskualdeko eta Europako beste politikariekin bildu eta eztabaidatzeko?
Orduan, animatu, eta aurkeztu zure hautagaitza ordezkari politiko gazteen (YEP) sarean parte hartzeko.
Hona hemen YEP 2022 programaren xehetasun guztiak: zure hautagaitza aurkezten ahal duzu 2022ko apirilaren 8ra arte.