Joan den asteburuan Dublinen egin zen panelaren azken bilera: “Ekonomia indartsuagoa, justizia soziala eta enplegua / Hezkuntza, kultura, gazteria eta kirola / Eraldaketa digitala”.
Panel horretan, azken gomendioak Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziako h aurkeztu zirenerritarren Europako lau panelen. “Ekonomia indartsuagoa, justizia soziala eta enplegua / Hezkuntza, kultura, gazteria eta kirola / Eraldaketa digitala” izeneko panelak hirugarren eta azken bilera egin zuen Dublingo gazteluan, otsailaren 25etik 27ra, Nazioarteko eta Europako Gaien Institutuaren babespean. Han, 200 europar inguruk 48 gomendio hartu zituzten, aitzinetik irailean Estrasburgon eta azaroan on line egindako lanean oinarrituta. Bortz lan-ildotan banatzen dira: Europan lan egitea, Etorkizunerako ekonomia, Gizarte justua, Europan ikastea, eta Eraldaketa digital etiko eta segurua.