Joan den ostiralean, otsailak 25, Maria Ana Sanz IBra joan ginen Europako gaurkotasuneko gaiak aurkeztera ikastetxeko ikastalde bati. Guztira, 14 ikaslek parte hartu zuten saioan, eta beren ikuspuntuak azaldu zituzten. Jardunaldia EUROPE DIRECT Nafarroak eta Europa Taldeak egin zuten; gazte-elkarte europazalea eta ez-alderdikoia da Europa Taldea.

Saioaren amaieran, EUROPE DIRECT Nafarroaren merchandising-a banatu zen, landutako gaiak osatzeko argitalpenekin batera.