Kontinente guztietako bazkideekin aliantza bat egiteko, EBk ahaleginak eginen ditu plastikoei buruzko mundu mailako akordio bat lortzeko negoziazioak hasteko. Akordio hori juridikoki loteslea izanen da.
Halaber, substantzia kimikoei, hondakinei eta kutsadurari buruzko zientzialari adituen talde bat sortzeko ahalegina eginen du EBk, munduko komunitateari aholkularitza zientifikoa emateko, Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldearen antzera. Azken batean, xedeetako bat izanen da “naturan oinarritutako soluzioak” kontzeptuaren definizioari buruzko akordio bat lortzea, eta hori erabakigarria izanen da COP15 baino lehen, Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren esparruan.