Aierdi lehendakariordeak proiektu estrategiko honetan lankidetza publiko-pribatua nabarmendu du, eta adierazi du elkarteak lan egingo duela berreskurapenerako Europako Next Generation funtsak erakartzeko.
José María Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako titularrak bilera bat egin du gaur arratsaldean enpresen, unibertsitate-eremuaren, elkargo profesionalen, zentro teknologikoen eta beste eragile sektorial batzuen ordezkaritza zabalarekin, Nafarroan Eraikuntzaren Industrializaziorako Elkartea eratzeko proiektua proposatzeko eta bultzatzeko, bai eta haien ekarpenak jasotzeko eta haien lankidetza eskatzeko ere.