Foru Gobernuak migratzaileak gure erkidegoan gizarteratzea bultzatzen duten proiektuak babestuko ditu, bai eta Europako mugetako ekintza humanitarioak ere, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei diru-laguntzak emateko bi deialdiren bidez
Europan babes bila ari diren pertsonen kopurua nabarmen hazi da azken urteotan. Munduko beste leku batzuetako gatazkek eta indarkeriak, eta orain baita gure kontinentean ere, eskala handiko desplazamendua bultzatzen duten heinean, pertsona horietako batzuek segurtasuna bilatzen dute hurbileneko mugatik harago, eta horregatik, Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiken eta Justiziaren Departamentuaren bidez, 562.700 euro bideratuko ditu, gehienez, Nafarroako Foru Komunitatean migratzaileei eta errefuxiatuei harrera eta laguntza emateko proiektuetara.