Batzordeak gaur iragarri du 110 milioi eurotik gorako inbertsioa eginen duela, ingurumena eta klima babesteko LIFE programako hainbat proiektu integratutan. Proiektu horiek 2020an egin zen proposamenetarako deialdi batetik hautatu ziren.

Finantzaketak ingurumenerako eta klimarako proiektu handi berriak lagunduko ditu EBko hamaika herrialde hauetan: Txekia, Zipre, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Letonia, Lituania, Herbehereak eta Polonia. Proiektuek COVID-19 pandemiaren ondoren berreskuratze ekologikoari lagunduko diote, eta bat datoz Europako Itun Berdearen helburuekin: EBren neutraltasun klimatikoa lortzea eta 2050erako Batasunak inolako kutsadurarik ez izatea.

Gehiago irakurri