Aierdi lehendakariordeak iragarri du Gobernuak laguntzak handituko dituela, komunitateei laguntzeko talde profesionalak aktibatuko dituela eta zerga-arinketak aplikatuko dituela eraikitako hiriaren birsorkuntzan beste jauzi bat egiteko.
Aierdi kontseilariak iragarri du, halaber, bere Departamentuak neurri berriak hartuko dituela jauzi kualitatibo berri bat emate aldera hirietako, auzoetako eta herrietako birgaikuntza eta berroneratze urbano mailarik gorenean. Horrela, aipatu du Nafarroako Gobernuak Next Generation funts europarren injekzioa aprobetxatuz ematen aritu den laguntza publikoen gorakada nabarmena; eta horrek suposatzen du laguntza publikoen aurrekontua % 50 hedatzeko aukera, birgaikuntzari begira.