Aurten, oinarrizko gaitasunei buruzko 600 prestakuntza-ekintza baino gehiago aurreikusi dira Nafarroako lurralde osoan zehar.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bultzatutako Langileentzako Gaitasun Digitalak Garatzeko Plana astelehen honetan hasi da, Iruñeko Civivox San Jorge eta Mendillorri zentroetan emandako Oinarrizko Gaitasun Digital Pertsonalak eta Administrazio Elektronikorako ikastaroarekin.