Batzordeak Europa Sortzailearen 2022ko lan-programa onetsi du gaur, eta horren ondoren, dagozkion proposamenen deialdiak argitaratuko dira.
385 milioi euro inguruko aurrekontuarekin, 2021ean baino ia 100 milioi euro gehiago, Europa Sortzaileak indartu egiten du sormen- eta kultura-sektoreetako bazkideei emanen dien laguntza, behar bezala aurre egiteko COVID-19aren krisiak eta munduko lehia gero eta handiagoak eragindako erronkei.