Itziar Gómez kontseilariak azpimarratu du departamentuak nekazaritza eta basogintzako familia-ustiapen ereduaren aldeko apustua egin duela
Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Karrantzako (Bizkaia) El Molino abeltzaintza-ustiategian parte hartu du gaur goizean, familia-abeltzaintzaren eraldaketa iraunkorrerako eta esne-ekoizpenaren kooperatibarako proiektu baten aurkezpenean. Proiektu horretan, Nafarroako, Kantabriako, Kataluniako eta Euskadiko 25 erakundek parte hartzen dute.