Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak bileran parte hartu du, eta Gazteen Europako Urtearen inguruko Lan Plana ere aurkeztu da
Europako Batzordeak bertatik bertara ezagutu ditu Europako Etorkizunari buruzko Konferentzian herritarren parte-hartzea sustatzeko komunitateek bultzatutako neurriak. Nafarroaren kasuan, Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak, Sergio Pérezek, Foru Exekutiboak sustatu dituen ekimenen berri eman du, hala nola Adierazpen Instituzionala, zeinean herritarrei dei egin baitzitzaien herritarren kontsultarako prozesu honetan parte hartzera.