Batzordeak hainbat lege-proposamen egin ditu EBko gas-merkatua deskarbonizatzeko (errazagoa bihurtuz gas berriztagarriak eta karbono-isurketa gutxikoak erabiltzea, hidrogenoa adibidez) eta Europako herritar guztien energia-segurtasuna bermatzeko.

Batzordeak, halaber, Metanoari buruzko EBren Estrategiarekin eta nazioarteko konpromisoekin jarraitzen du, Europako energiaren sektorean nahiz gure hornidura-kate globalean metano-isurketak murrizteko proposamenak eginez. Europar Batasunak kontsumitzen duen energia deskarbonizatu beharra du berotegi efektuko gasen isurketak gutxienez %55 murrizteko 2030erako, eta klimaren aldetik neutroa izateko 2050erako. Proposamen hauek helburu horiek lortzen lagunduko dute.

Gehiago irakurri