Asier Marzo Pérez Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea eta ikertzailea da, bai eta NUPen Smart Cities Institutuko kidea ere. Orain, European Research Council-en “Starting Grant” laguntza jaso du; horrek bost urtean 1,5 milioi euro bitarteko finantziazioa dakar.

European Research Council (Europako Ikerketa Kontseilua) erakundearen laguntzak Horizon Europe programaren I. zutabearen barrenean daude, eta Europan ospe zientifiko handiena duten laguntzatzat hartzen dira; egungo ezagutzaren mugatik haratagoko ideia berritzaileak aurkezten dituzten munduko edozein lekutako ikertzaileentzat dira. Bakoitzak doktore gisa daramatzan urteen arabera, laguntzak honela sailkatzen dira: Starting Grant (2 eta 7 urte artean), Consolidator Grant (7 eta 12 urte artean) eta Advanced Grant (dagoeneko finkatuak dauden ikertzaileak).

Begiratu programa horri buruzko informazio gehiago Nafarroako Gobernuaren Europako Proiektuen Bulegoaren webgunean

Irakurri gehiago