Bihar irekiko da nekazariei, abeltzainei eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa txikiei zuzendutako eskaerak aurkezteko epea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bi ebazpenen bidez onartu ditu nekazarientzako, abeltzainentzako eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa txikientzako laguntzen deialdiak, nekazaritzakoak ez diren jardueretarako enpresak sortzeko eta inbertsioak egiteko. Bi deialdiak 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako Programatik bideratzen dira, 2 milioi euroko zenbatekoarekin, eta horietatik %31 Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (Feader) kontura dira.

Gehiago irakurri