Garraio sektorea izan da gehien jaitsi dena, % 21, pandemiak behartutako geldialdiaren ondorioz mugikortasunak behera egin duelako.
“Orainaldian dugun sistema energetikoa zikina, ez eraginkorra eta garestia da”, azpimarratu du kontseilariak, oroitaraziz “S4 berriak ikuspegi bat dakarrela 2030 Nafarroara begira, Europako eskualde erreferente bezala ekonomia jasangarri, digital eta lurraldearekin edota pertsonekin konpromisoa xede dituen trantsizio baten izenean. Lehen aldiz, teknologia eta etekin ekonomikoa uztartzen ari dira trantsizio energetikoa burutu ahal izateko iturri berriztagarri eta garbien arabera.