Trantsizio energetikoaren webguneak, gainera, Nafarroako Plan Energetikoaren jarraipena egiteko bisore bat eta Foru Komunitatean kokatutako energia ekoizteko iturriak ditu

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Nafarroako Gobernuaren trantsizio energetikoaren ataria aurkeztu du gaur goizean. Bertan, gai horri buruzko datu guztiak ikus daitezke. Horrela, webgunean komunitate osoko ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneen kokapena kontsulta daiteke, eta Nafarroako energia-fluxuak erakusten dira, ekoizpenetik hasi eta kontsumoraino, serie historiko batekin 2011tik, eta horrek aitzindari bihurtzen du Foru Komunitatea horrelako datuak emateko orduan. Webgunean hainbat bisore ere badaude, Nafarroako Energia Planaren jarraipena egiteko edo Gobernuak eta toki entitateek trantsizio energetikoaren arloan egiten dituzten inbertsioak ezagutzeko.

Gehiago irakurri