Europako Herritartasunaren panelen lana hurrengo fasera igaroko da. Abenduaren 10etik 12ra, hirugarren aldiz bilduko dira Europako estatu kide guztietako 200 herritar inguru, adin eta jatorri desberdinetakoak, Europaren etorkizunerako gomendioak idazteko “Europako demokrazia/balioak, eskubideak, Zuzenbide Estatua, segurtasuna” arloetan.

Europako Herritartasunaren panelaren hirugarren saioa Florentzian (Italia) eginen da, Europako Unibertsitate Institutuaren lokaletan. Formatu hibridoan eginen da: aurrez aurreko bilera bat –behar diren osasun-neurri guztiak beteta– herritarrak urrutitik konektatzeko aukera emanda.

Gehiago irakurri